Administrazioko tresnak: PHP shell-a Nola erabili PHP shell-a PHP komando shell-arekin PHP adierazpen arbitrarioak exekuta ditzakezu zerbitzarian. Komando horiek eval() funtzioarekin exekutatzen dira, uneko saioaren testuinguruan. Sintaxia probatu eta zenbait kode arbitrario sinple exekutatzeko erabiltzen da shell-a. Kontuan izan emaitzaren bat lortzeko echo egin edo zerbait inprimatu behar duzula. Administrazioko tresnak: SQL shell-a Nola erabili SQL shell-a SQL kontsulta shell-arekin SQL adierazpen arbitrarioak exekuta ditzakezu datu-basean. Hordeko konfigurazio fitxategian definitutako datu-basearen aurka exekutatzen dira komandoak. Tresna hau erabil dezakezu datu-baseko kontsultak egiteko, SQL eguneratze konplexuak, ezabatzeak, etab. egiteko, edo besterik gabe datuak biltzeko. SQL kontsultak bidaltzen ditu datu-basera zuzenean, eta itzulketa-kodeen eta emaitza multzo osoen berri ematen du. Administrazioko tresnak: Komando shell-a Nola erabili Komando shell-a Komando shell-arekin shell komando arbitrarioak exekuta ditzakezu zerbitzarian. Hau erabil dezakezu shell eragiketa azkarrak egiteko, edo shell-a bestela erabilgarri ez dagoenean.