Atari-orria Zure informazio garrantzitsu guztiaren laburpen bat aurkituko duzu atari-orri honetan. Adibidez, zenbat mezu berri dituzun SARRERAKO ONTZIAN, egutegian hurrengo egunetarako dituzun gertaerak, egitekoetan dituzun zereginak, hautatutako albiste-zerbitzuetako titularrak, etab. Laburpen askotan ohiko funtzioetarako lasterbideak aurkituko dituzu, hau da, mezu elektroniko berri bat idazteko, egutegiko gertaera edo zeregin berri bat sortzeko, etab. Atari-orri honetako edukia pertsonaliza dezakezu, Diseinua botoia sakatuz. Adibidez, atari-orrian zein eduki bistaratuko diren hauta dezakezu, baita zein ordenatan agertuko diren ere.