Ikuspegi orokorra
Sarrera
Helbide-liburuak kontaktuen informazioa gordetzeko metodo eta leku egokia eskaintzen dizu, informazio hori erraz eskuratzeko eta erabiltzeko. Administratzaileak sistema konfiguratzeko erabilitako moduaren arabera, helbide-liburu pribatu bat nahiz sareko direktorio-zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezakezu. Banaketa-zerrendak ere onartzen dituenez, zure "posta-zerrendak" sor ditzakezu.
Bilatzen: Bilaketaren emaitzak
Bilaketaren emaitzak
Bilaketak emaitzaren bat ematen badu, "Bilaketaren emaitzak" arean azalduko dira.
"Posta elektronikoa" sarreraren eremuan klik eginez, mezu berria idazteko leiho bat irekiko da, helbide horretara mezu bat bidaltzeko. "Izena" sarreraren eremuan klik eginez, izen horren helbide-liburua bistaratuko da. Horrela, sarrera hori editatu edo ezabatu ahal izango duzu.
Administratzaileak sistema konfiguratutako moduaren arabera, emaitzak metagarriak izan daitezke. Bilaketa bakoitzak ematen duen edozein emaitza lehendik dauden emaitzekin batera agertuko da. Hori oso ondo etortzen da zerrendak eraikitzean. Metatutako bilaketen emaitzak kentzeko eta beste bilaketa bat egiteko, egin klik "Garbitu bilaketa" estekan.
Sarreren zerrenda bat ikustean, eremuen arabera ordena ditzakezu sarrerak, zutabearen goiburu egokian klik eginez. Goranzko edo beheranzko ordenara aldatzeko, egin klik zutabearen goiburuko geziaren ikonoan.